miércoles, 12 de agosto de 2020

Urdaibai Gailurkoekin (2020/07/11)

 

Domeka honetan Urdaibairantz joan gara Gailurko kideekin. Goizeko 8etan udaletxeko enparantzan geratu gara, zein autoetan joan antolatu dugu eta harantz abian jarri gara.

Jakina, laster heldu gara Laidako kanpinean non eta kanoen enpresa dagoen. Irati eta biok Urdaibaiko jaitsiera egingo dugu. Ana eta Leire, aldiz, paseotxoa egingo dute eta gero guztiok elkartuko gara Atxarreko San Pedrora joateko.


Kanoen enpresekoek txangoaren hasieran eramaten gaituzte. Dena ondo joateko azalpenak esaten dizkigute eta itsasadarretik, hemen ibaia dela esan daiteke, txangoa hasi dugu.

Lehenengo geldialdia ontziolan dago eta han historia pixka bat kontatu digu begiraleak. Jarraitzen dugu itsasorantz eta beste geldialdi bat egiten dugu Kanalako hondartzan, batzuk bainatzen dira han.

Azkenik, Laidara iristen gara, han amaitzen da txangoa eta, kanoak batu ondoren, bokata bazkaltzen dugu. Berehala Atxarreko San Pedrora joateko prest gaude eta harantz abian jartzen gara. Igoera ez da batere zaila eta oso gustura egin daoteke umeekin. Goian bistak izugarriak dira.


 

Ekintza oso ondo atera da. Beti bezala, Gailurko antolatzaileek oso ondo egin dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario