jueves, 25 de abril de 2019

Madrilen


 1. Eguna (2019/04/18)

Tres Cantosera heldu gara eta, harrera egin ondoren, Gino's batera bazkaltzera joan gara. Neskei asko gustatu zaie jatetxea, esan dezakegu oporrak ondo hasi ditugula.

Arratsaldean Reina Sofia museora joan gara eta zorte ona eduki dugu, museoen eguna baitzen, eta sarrera doanik izan da. Hori bai, museoa jendez beteta zegoen, baina oso ondo pasatu dugu. Jakina, Daliren eta Miroren koadroak ez ezik, Picassoren Gernika ere ikusi dugu. Esperientzia oso ona izan da.


Azkenik, Solen ingurutik bueltatxo bat eman dugu, giro handia zegoen. Madrilgo argazki polita ateratzeko, El Corte Ingleseko azken solairuan egon gara. Bistak harrigarriak dira handik!!!


2. Eguna (2019/04/19)

Goizean Austrien Madriletik ibili gara, jendetza zegoen. Baina, beno... gutxi gorabehera bueltatxo bat eman dugu eta, gainera, Plaza Mayor eta inguruetan egon gara. Bazkaltzeko orduan euria egiten hasi da. Beraz, bazkaltzeko gelditu gara.


Arratsaldean Pradoren Museora joan gara, baina sartzeko bi ordu baino gehiagoko ilara egin behar izan dugu. Ez dakit merezi izan duen ala ez, egia da barruan asko disfrutatu dugula.




3. Eguna (2019/04/20)

Warneren eguna izan da gaur eta eguraldia nahiko ona izan da parkean egoteko. Ez dago asko kontatzeko, parke hauek antzekoak dira: atrakzioak eta ilarak, batzuk oso luzeak, janaria txarra eta nekatuta amaitzen duzu eguna.

Hemen "Loca Academia de Policia" emanaldia oso ondo egon da. Zalantzarik gabe, emanaldi honek merezi du.


4. Eguna (2019/04/21)

Gaur Segoviara joatea tokatu da. Anak eta biok ezagutzen genuen, baina alabek ez. Goizean "acueducto", "alcazar" eta katedrala ikusi ditugu. Horretarako, herri erditik paseotxo atsegina eman dugu. Gero, bazkaltzera joan gara eta, nola ez, txerrikumea probatu dugu. Primeran!!!


Arratsaldean katedrala barrutuik ikusi dugu, oso polita iruditu zaigu eta ikusteko gauza asko zegoen: marrazkiak, tapizeak eta abar. Azkenik, "juderia" ere bisitatu dugu.



Egun ederra, Segovia ikustera joateak merezi izan du.

Amaitzeko, Tres Cantosen bizi diren Lagun batzuekin geratu gara eta oso jantoki atseginara joan gara afaltzera. Orain dela 17 urte neu ere Tres Cantosen hiru urtez bizi nintzen eta herri honetako oroipen oso onak gordetzen ditugu. 


Horrela amaitu dira Madrilgo oporrak. Hala ere, lan egiten hasi baino lehen, Lezaman egoteko egun batzuk edukitzen ditugu. Besterik gabe, etxean gauzak egiteko eta bizikletaz ibiltzeko aprobetxatuko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario