1. Eguna
Aste Santu honetan
Cauteretera joatea erabaki dugu. Apartamentuarekin arazo batzuk izan
ditugu, baina azkenean konpondu dira eta oporrak disfrutatzen hasi
ahal izan gara. Hemen Fernan, Itxaso eta seme-alabekin joan gara eta
helburu negusia eskiatzea da.
Eta lehenengo
egunean eskiatzen aritu gara ia bostak arte, eguraldia oso ona izan
baita. Hala ere, azken jaitsieran Borja lesionatu egin da. Badirudi
ez dela garrantzitsua, baina atseden hartu beharko du egun hauetan,
belaunean min hartu duelako.
2. Eguna
Berriro egun ederra
izan dugu gaur eta, eguna aprobetxatzeko, goiz igo gara pistetan.
Elurra oso ondo zegoen eta gustura ibili gara bazkaltzeko ordura
arte. Ordu batean gelditu gara eta bazkaldu dugu kafetegian.
Kafetegia berritu dute eta oso atsegina geratu da.
Bazkaldu eta gero,
eskiatzen jarraitu dugu. Hiru eta erdietan neskek esan didate uzten
dutela eta apartamentura zihozela, nekatuta baitzeuden. Nik pizka bat
jarraitu dut, neskeekin egin ez ditudan pistak ezagutu nahi nuen. Eta
bai, oso ondo, nahiz eta estazioa oso handia ez den, oso pista
dibertigarriak ditu.
3. Eguna.
Asko elurra egin du
eta erabaki dugu eskiatzera ez joatea. Antza denez, bihar eguraldia
oso ona izango da eta biharko utzi nahiago izan dugu. Gaur alabak,
Borja eta Naia igerilekuetara joan dira eta guk erosketa batzuk egin
ditugu.
Gainera, bazkaria
elkarrekin antolatu dugu: pizza eta makarroiak. Oso ondo, edateko
frantziako ardoa helduentzat, umeentzat ura, jakina. Bazkaldu
ondoren, bueltatxo bat eman dugu herritik. Oso polita zegoen, elur
asko jausi baita.
4. Eguna.
Egun bikaina, gaur.
Elurra oso ondo zegoen ia egun osoan eta, noski, asko zegoen.
Estazioa izugarria zegoen benetan. Hori bai, jende asko pistetara
joan da eta kontu handiz ibili behar zen. Dena dela, eguna
disfrutatzeko izan da eta gustura ibili gara.
5. Eguna
Berriro eguraldi ona
izan dugu, ez da atzoko bezain ona, baina ezin dugu kexatu. Gainera,
jende guxiago zegoen eta gauza gehiago egin zitezkeen pistetan. Alde
honetatik, Naia gurekin ibili da eta, nire ustez, azkenik eskiak
pixka bat ireki ditut eta estiloa hobetu du.
Arratsaldean pista
zailagoetara joan gara Leire, Irati eta hirurok. Elurra ondo agoatatu
da eta jaisterak oso politak egin ditugu. Neskak txapeldunak dira eta
pista beltzak jaitsi dituzte arazorik gabe.
Asko disfrutatu dugu, baina elurrako denboraldia amaitu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario