Gaur esperientzia berria izan dugu. Lekeitiora joan gara
Dantzari Eguna ospatzera. Irati Gurutze Dantza Taldean dago eta, beraz,
dantzatzera joan behar izan du.
Gu ez gara inoiz izan eta oso polita iruditu zaigu.
Gainera, egun ederra izan dugu eta horrek beti laguntzen du. Badirudi
ikuskizuna aurreko urteetan bezalekoa izan dela, baina oso ondo geratu
da Lekeition.
Ikuskizun ikusi ondoren, bokatak bazkaldu ditugu. Gero kafetxo bat hartu dugu kaian eta umeak hondartzan jolasten aritu dira.
Azkenik, bueltatxo bat eman dugu kaietik eta etxera. Oso ondo pasatu dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario