1. Eguna.
Bazkaltzeko orduan heldu ginen eta hondartzaren ondoan bazkaldu genuen. Bidaia oso lasaia izan zen, baita luzea ere.
Nahiz eta hotsa egin zuen, egun polita aurkitu genuen. Hoteleren inguruan ere nahiko ondo zegoen.
2. Eguna.
Reusen egon ginen, Gaudiren jaioterria. Gaudiren bataioaren eliza ikusi genuen. Ondo egon zen eliza hori ikustea, Gaudiren jaioterriko eliza zelako. Hala ere, Gaudiri buruz intersatua ez bazaude, hobea da beste leku batera joatea.
3. Eguna.
Bartzelona joan ginen Sagrada Familia ikustera. Hemen, Sagrada Familian, Gaudiren hilobia dago. Harrigarria da Sagrada Familia, Basilikaren inguruan jendetza zegoen, herrialde guztietako. Ideia ona da sarrerak aurrerapenez erostea.
Gainera, La Pedrera eta Batllót etxea ikusi genituen. Baina ezin ginen sartu, ilara izugarria zen.
Azkenean, Park Güellera joan ginen, luzaroan egon ginen han. Oso polita izan zen, jakina. Hori bai, asko ibili ginen. Hotelera oso nekatuta iritsi ginen.
4. eguna.
Hau Port Aventurako eguna izan zen, egun magikoa. Egun osoa pasatu genuen parkean . Atrakzio pilo bat montatu genuen, Dragon Khan izan ezik (guztiak ez, baina baten bat bai). Berriro oso nekatuta iritsi ginen hotelera.
5. Eguna.
Tarragonan egon ginen egun honetan. Antzerki erromatarra ikusi genuen, baita Zirko erromatarra ere. Hiria gustatu zitzaigun, Katedral handia eta polita dauka Tarragonak. Harresia ere izugarria da eta barruan dauden kaleak interesgarriak dira. Gure ustez, gomendagarria da.
6. Eguna.
Gure azken egunean Cambrilesen hondartzan pasatu genuen. Hondartzan jolasten eta egun polita disfrutatzen. Afaldu ondoren, iturri zibernetikara ikustera joan ginen. Oso polita izan zen.
7. Eguna.
Gozaldu ondoren, Lezamara joan ginen. 9:15ean irten ginen eta 14:30an iritsi ginen. Estankon bazkaldu genuen eta horrela amaitu genituen oporrak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario