1. Eguna (2025/08/16)
Las Dunas kanpinera joan gara, oporretako bigarren zatia pasatzeko. Bidaia lasaia izanda, kanpinean bazkaldu dugu Fernan eta Itxasorekin.
2. Eguna (2025/08/17)
Fernan eta biok Banyoles-Mieres txangoa egin dugu L'Escalako Taldekoekin, 120 km izan dira. Irteera luzea, baina ondo ibili gara. Gero, Unitzer eta Aitxiber etorri dira eta guztiok elkarrekin bazkaldu dugu.
Arratsaldean, hondartzan olatu politak izan ditugu. Oso ondo pasatu dugu.
3. Eguna (2025/08/18)
Eguna euria egiten hasi denez, ez dugu igandeko bizikleta irteera egin. Bederatzi eta erdietan korrika egitera joan naiz. Gero Castello d'Ampuries bisitatzera joan gara guztiok. Guk han bazkaldu dugu eta besteak kanpinera joan dira, bakaria eginda daukatela eta.
Arratsaldean, hondartzan eta, afaldu ondoren, guztiokin txupito bat hartu dugu Unitzer eta Aitxiberen mobil-homen.
4. Eguna (2025/08/19)
Borjarekin eta Anerekin, Aitoren alaba, bizikletazko buelta eman dugu. Garriguellara eta Peraladara joan gara eta Peraladan kafetxoa hartu dugu.
Arratsaldean hondartzan, eta afaltzeko barbakoa egin dugu. Gero guztiok txupitoa hartzeko gure mobil-homera etorri dira.
5. Eguna (2025/08/20)
L'Escalakoekin Perafitara joan gara. Erritmoa altua izan da, ondorioz, batez-besteko 30,6 km/h lortu dugu. Beraz, kanpinera laster iritsi gara eta hondartzara joateko aprobetxatu dugu.
6. Eguna (2025/08/21)
Vilajuiga Sant Pere de Rodes igotzera joan gara Leire eta biok, 17 km izan dira Mugetatik prestatzeko.
Gero Eva, Oscar eta Markel bisita egitera etorri zaigu eta arratsaldea elkarrekin pasatu dugu.
7. Eguna (2025/08/22)
Alabak eta kuadrilla eguna pasatzera Aqua-Bravara joan dira Unitzerekin. Ni goizean Mollet de Peraladara joan naiz bizikletaz, 79 km. Gero Ana eta biok Marlin Beach bazkaldu dugu.
Arratsaldean hondartza eta barbakoa!!
8. Eguna (2025/08/23)
Fernan eta biok lasai-lasai Peraladako bueltatxoa egin dugu. Gero hondartzara eta arratsaldean erosketak egin dugu. Afaltzeko berriro barbakoa, txurrasko egin dugu.
9. Eguna (2025/08/24)
L'Escalako taldekoekin Sant Pere de Rodes igo dugu Port La Selvatik, mendate gogorra alde horretik.
Arratsaldean pistzinara joan gara, hondartzan haize handia zegoelako. Azkenik afaltzeko beste barbakoa bat egin dugu
10. Eguna (2025/08/25)
Far de San Sebastiá joan gara L'Escalakoekin, grupetta txikia elkartu gara. Uste dut, igandean zenez, jendeak familiarekin plan egin duela.
Arratsaldean Pertallada bisitatu dugu eta han afaldu dugu.
11. Eguna (2025/08/26)
Llançatik Cap Rasera joan gara. Kostaldetik paseotxo oso polita egin dugu. Bidetik cala batzuk gelditu gara, harrietik bota gara eta itsasoan bainatu gara. Bokatak pinudi batean jan ditugu eta gero siestatxoa bota dugu. Ideaa zen Sant Pere de Rodes itzultzea, baina alabak nekatuta aurkitu dira eta kanpinera etorri gara, zerbait arina afaldu dugu eta relax!!!
12. Eguna (2025/08/27)
Goiz jaiki naiz eta egusentia ikusteko aukera aprobetxatu dut. Gero berriro Perafitara L'Escalakoekin joan gara. Grupettan gutxi geratzen gara, oporrak amaitzen ari dela nabaritzen da.
Gainontzeko eguna hondartzan pasatu dugu eta, gauean, "mojito party" egin dugu Borjari esker.
13. Eguna (2025/08/28).
Leire eta biok korrika egitera Cadaquesetik Cap de Creusera joan gara. Argazki politak lortu ditugu. Gero hondartzan eta afaltzera Más Gusò joan gara.
14. Eguna (2025/08/29).
Azken eguna L'Escalakoekin bizikletaz joateko eta esan behar da aprobetxatu dugula, 120 km egin ditugu. Arratsaldean, maletak egin ondoren, hondartzara joan gara. Gauean Txupito Party tokatu da, baina lasaitasunez, bihar Lezamara joan behar baitugu.