domingo, 16 de abril de 2023

Les 3 vallées - Val Thorens

 1. eguna (2023/03/31)

Aste Santu honetan beste bidai borobil bat egin nahi dugu. Oraingoan Alpesen skiatzea da helburua eta gaur harantz martxan jarri dugu.

Gaur, lehenengo etapa egin dugu, Lezamatik Narbornera joan gara. Narbonen errepideko hotelean geratu, bokatak afaldu eta, azkenik lo egin dugu.

2. eguna (2023/04/01)

Goiz hoteletik joan  gara, Val Thorensera ahalik eta lasterren heldu nahi dugu. Pixka bat kezkatuta irten gara, kateak ipintzeko probabilitate handia daukagu. Baina, beno, azkenik ez da beharrezkoa izan.

Lehenik, apartamentuko giltzak lortu behar izan ditugu eta, bigarrenik, maletak eramatea eta dena antolatzea izan da helburua. 

Supermerkatuan erosketak egin bezain laster, elurra egiten hasi da. Eta nahiko bota du, ikusiko dugu nola egongo den bihar...

3. eguna (2023/04/02)

Eskiatzeko lehenengo egunean izan da gaur. Eta hobeto ezin izan da hasi, eguzkia eta hotza. Oso goiz pistetara joan gara, Les Meniures izan da gure lehenengo helburua, gero Meribel eta berriro Val Thorens-ra.


Han bazkaldu dugu eta arratsaldea pasatu dugu. Arratsaldean lainoa izan da protagonista, baina, nahiz eta ondo ikusi ez genuen, jarraitu dugu pistak itxi arte.

4. eguna (2023/04/03)

Berriro goizean eguzkia eta arratsaldean lainotuta. Baina, tira, berriro egun osoan pistetan. Goizean Orelleko aldetik ibili gara, handik Cime de Caron-era joan gara eta gailur horretan izugarrizko bistak disfrutatu ditugu. Mont Blanc dotore-dotore ikusten zen.

Bazkaldu eta gero Meribel-era joan gara eta Mont Vallon-era igo gara. Baina, lainotuta zegoenez, ez dugu bistaz disfrutatu. Azkenik, Val Thorensetik ibili gara 5etara arte.

5. eguna (2023/04/04)

Gaur goizean hotz handia egin du, benetan. Baina, gero hobetu da. Ondo datorkigu Couchevelera joan nahi genuenelako.

Oso goiz irten gara Les Menuiersera, handik Meribelera. Meribel punta batetik bestera zeharkatu dugu eta, azkenik, Courchevel herrira heldu gara. 

Helburua lortu ondoren, itzuli behar dugu. Baina, bueltako bidean bazkaltzera gelditu gara. Val Thorensen eskiatzen amaitu dugu eguna.

6. eguna (2023/04/05)

Gaur egin nahi ditugun pista batzuk ibili gara. Lehenik, Mont Vallon-ko pista gorri bat oso luzea. Hori egiteko Meribelera joan behar izan dugu.


Gero Orellera joan gara eta Rossele jaitsi gara. Beltza da pista hori eta aldapa nabarmengarria izan da. Azkenik, Cime de Caro egin dugu. Azken hori 3.200 metroko altuera hasten da eta izugarrizko pista da.

7. eguna (2023/04/06)

Oraingoan Les 3 valléesko ibilbidea errepikatzea erabaki dugu. Baina, aldaketa batzuekin. Esaterako, Meribelko snow parkean ibili gara salto egiten eta oztopoak pasatzen, oso dibertigarria izan da.

Arratsaldeko azken zatian Cime de Caronen egon gara, egiteko pista pare bat geratu zaigu.

Eta ondo, eguraldi oso ona egin du egun osoan.

8. eguna (2023/04/07)

Gaur eguraldia pixka bat txarra atera denez, apartamentuaren gertu egotea erabaki dugu. Eta, bai, elurra gogoz egin du. Beraz, 12etan apartamentura joan gara bazkaltzera eta berotzera.

Arratsaldean hobetu denez, pistetara itzuli gara. Jakina, elurra bikain zegoen eta asko disfrutatu dugu.

9. eguna (2023/04/08)

Tamalez, gaur etxera itzultzea tokatzen da. Baina, beno, ondo pasatu dugu eta horrekin geratu behar dugu. Lehenengo egunean bezala Nabornen lo egingo dugu eta oraingoan bisita txiki bat egin ahal izan dugu.

 Egun ederra atera da, hirian afaltzea erabaki dugu.